zain eta muin
eus. zain eta muin, oso eta bizi, su eta gar, jo eta ke, buru eta bihotz, buru-belarri, arima eta gorputz, gorputz eta arima
gazt. en cuerpo y alma; con vehemencia, con ahínco, con mucho empeño; encolerizado, -a; a sangre y fuego
ing. in body and soul
fr. corps et âme
Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz [pdf] eta Elhuyar Hiztegia
Hotela saihetsean utzi eta batera, aldapa txikia pikotzen hasi zait. Kanbioa aldatzen dut, zain eta muin eragiten diet oinetako burdinzolei. Hatsa estutzeaz batera, ezkerretara, itsaso barera begiak. Balea bat dabil hondartzatik hogei metrora, zilipurdika. Orain gibeleko isats zabala erakusten, orain alboetako txikiagoak, orain ur purrustada ur azalez gain … eta ni eragin eta eragin kate zaharrari, gora noiz iritsiko lasai ikusteko. Gales Berriaren bila, Iñigo Aranbarri. Berria, 2005-08-31. (Moldatua) [‘EGA: 2005-2006 azterketak’ liburutik hartua]
Errito itxura hartzen du desfileak, naturarekin zain eta muin loturik dagoen erritoarena. Jon Cazenave.com
Alba 09:49 on 2013/02/19 Permalink |
Galdera bat, jartzen dituzun itzulpenak, itzulpen hutsak dira edo esaerak beste hizkuntzetan?
Mila esker!
Maite 10:22 on 2013/02/19 Permalink |
Kaixo, Alba!
Esaera horiek (lokuzio edo atsotitzak) beste hizkuntza batzuetan, hau da, ez dira itzulpen hutsak.
Ondo segi!
Alba 08:55 on 2013/02/20 Permalink |
Mila esker Maite 😉 Mila esker egunero hitzat eta atsotitzak azaltzeagaitxik.