zakutik edo zorrotik
eus. zakutik edo zorrotik / aldez edo moldez
gazt. por hache o por be
ing. for one reason or another, for whatever reason
fr. d’une manière ou d’une autre
Esanahia/significado: nola edo hala, modu batera edo bestera, edozein modutan, de un modo u otro, de una forma u otra; como sea.
Gaztelaniazko Esamoldeak Euskaraz eta Word Reference
Azkenian, zakutik edo zorrotik, kinka tzar hortarik ateratu beharrez, erregiak jin arazi zien, jauregirat, gure mediku gaztia. Hau, ez jakinez xuxenki zer egin, egon zen zut-zuta gelaren erdian eta erran zakon nexkato eriari (…) (Etxeko karrota saltsa, Ahozko Euskal Literatura Garazin)
Euskara, zakutik edo zorrotik, batzen ari garen garaiotan euskalkiaren izateko arrazoina zalantzan jartzera behartuak gara.Izateko arrazoin hortaz dudatzen hasten gara bi gauzen gatik: alde batetik, guhaur konturatzen gara, eta bata-bestearen atzetik datozkigun ikerketa soziolinguistikoek zenbakietan bermatuz ederki erakusten digute euskalkiak emeki-emeki desagertzen ari zaizkigula, euskalkia hots adinean hara ari diren jendeen altxorra da; beste aldetik euskaldun berria, euskalki berria ezpainetan iratzartzen zaigu, hizkuntzaren panorama osoa aldatzera ekarriz. (Euskalkien kezkaren funtsaz, Itxaro Borda)
Reply