hutsetik abiatu
eus. hutsetik hasi/abiatu
gazt. empezar de cero
ing. start from zero, start from scratch
fr. commencer de zéro
port. partir de zero
Elhuyar eta Word Reference hiztegiak
Maitasuna sentitzera kondenaturik dago eleberriaren protagonista behin eta berriz, sentimendu kontrolagaitz eta mingarri hori sentitzera, jainkoek ezarritako zigorra bailitzan. Sisifori ere gisa horretako kondena ezarriz zioten: mendi baten gailurrera harri handi igotzera zigortu zuten jainkoek Zeusi iruzur egiteagatik eta erortzen zitzaion bakoitzean berriz hasi behar zuen hutsetik. Ane ere hutsetik abiatu da behin eta berriro. [Kritiken hemeroteka: Sisifo maite minez >Castillo Suarez / Guaixe, 2001-04]
Reply