Euskal esaera jatorrak: esamoldeak, esaera zaharrak…
Euskal esaera jatorrak
Ezjakintasunagatik edo inguruko hizkuntzen eragina nabarmenegia delako, maiz beste hizkuntza horietatik egiten dugu tira lokuzio, esaera edo atsotitzak erabiltzeko orduan. Bada, txoko honen helburua hain ezagunak diren atsotiz edo lokuzio horiek euskara jatorrera ekartzea izango da, ahal den neurrian hizkuntza ezberdinetako ordainak eta adibideren bat edo beste emanez.
lokuzio, esapide edo esamolde: iz. HIZKL. Multzo estereotipatu gisa erabiltzen den hitz-multzoa edo egitura berezia, esanahi aldetik batasuna azaltzen duena (osagaien esanahi bakunen baturarekin bat ez datorren esanahia izaten da) eta, oro har, unitate bakartzat jotzen dena.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Reply