Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 19:22 on 2014/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio. 

    eus. Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio. / Abere flakoak (argalak, meheak), odian (janaska) ere xilo. / Ahulari, beti ahulgarria sortu. / Ahula beti errudun. / Ahulek auleria berekin. / Azienda ahulak, zorri asko. / Bajubari (azpikoari) beti bajagarria sortu. / Batzuei gaztanberan ere ezurra. / Oilo geisoari danak pikeka (mokoka) [Ollo]. / Guk oilo duguneko, ortzirale. / Zakur a(h)ulari kukuso guziak. / Zaldi txarra, dena uli / Or flakia, oro küküso.

    gazt. A perro flaco, todas son pulgas.

    fr. Aux chevaux maigres vont les mouches.

    en. If anything can go wrong, it will. / Deaf men go away with the blame. / A lean dog gets nothing but fleas. / The lean dog is all fleas.

    port. A cão fraco acodem as moscas,

    alem. Je magerer der Hund, je fetter (größer) die Flöhe.

    ital. Le mosche corron dietro ai cani magri.

    kat. Del gos flac no s’apeguen més que puces.

    gal. A cadelo fraco, todo son pulgas.

    lat. Et minimae vires frangere quassa valent.

    Refranero multilingüe eta Atsotitzak, Gotzon Garate

    Azalpena:

    Zoritxarra ahularekin grinatzen da. || Se aplica este refrán cuando la desgracia se ceba en los desvalidos, los pobres, los débiles, los que están abatidos. Refranero multilingüe

    Testuinguruan:

    Gure kasuan, dantza tradizionalaren kasuan, testuinguru naturala kalea izan dugu. Bada noski, antzeztokirako ikuskizunak sortu dituenik, baina uste dut testuingurua kontuan hartzea ezinbestekoa dela. Bestalde, dantza tradizionalean profesionaltasuna eskatzea utopia da. Erabat desegituratua dagoen esparrua da gurea (gutxieneko kalitatea ez ematerainokoa batzuetan?), baina erakundeen aldetik bultzada jaso ordez, kontrakoa, trabak traben atzetik. Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio! (Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio, Iruñeko ferietan…)

    Orratza, bat bakarrik duenari galtzen zaio (PixabayCC, nemo)

    Orratza, bat bakarra duenari galtzen zaio (PixabayCC, nemo)

     
  • Maite 20:21 on 2014/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    Hor konpon, Mariantton! 

    eus. hor konpon (Mariantton)/ Kaixo, motel!

    gazt. si te he visto no me acuerdo / allá te (se,…) las arregles (compongas) / allá tú (él,…)

    fr. arrangez-vous, arranges-toi…

    en. that is your/his/her problem, sort out your own problem

    Gaztelaniazko Esamoldeak Euskaraz eta Elhuyar hiztegia

    Azalpena:

    Norbaitekin harreman handia izan eta bat-batean alde batera uzten duzunean erabiltzen da, pikutara bidaltzen duzunean.|| Frase que, a manera de despedida lapidaria, utiliza quien quiere cortar una relación, debido a que no tiene deseos de mantenerla por ningún motivo. La despedida -en estos casos- es terminante y no admite reconsideraciones; de ahí, lo de “… no me acuerdo”. (Dichos populares)

    Testuinguruan:

    —Besteak? hor konpon!: —¿Los demás? ¡allá ellos!

    —Iritziz aldatu duzula? ba orain, hor konpon!: —¿Que has cambiado de opinión? ¡pues allá te las arregles!

    Hor konpon, Mariantton! (Pixabay, CC)

    Hor konpon, Mariantton! (Pixabay, CC)

     
  • Maite 11:15 on 2014/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da 

    eus. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da | Itxeko sua itxeko autsakin emandatu (Gotzon Garate, 4657)

    gazt. Pájaro mal natío, el que se ensucia en el nido. | Pájaro mal nacido es el que ensucia su nido.

    Atsotitzak, Gotzon Garate

    Azalpena:

    Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla esan nahi da; etxe barruko eztabaida eta haserreen berri kanpoan zabaldu gabe. Konparazio baten bidez adierazten digu hori esaera zahar honek. (barnetegiak.net)|| Se dice contra el que habla mal de los suyos, de su familia, especialmente de sus padres y hermanos. No es de agrado la persona que no respeta a la familia en la que se crió y anda aventando las miserias que todos tenemos, sin duda, pero que a nadie nos gusta oír ni saber que las van contando. (hombrerefranero.blogspot.com)

    Testuinguruan:

    – Esaera zaharra da: “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da”. Suari hautsa botatzen saiatu zara liburu honekin?

    – Ez, hain justu horren kontrako jardunean aritu naiz. Etxeko suaren istorio hori, etxeko lotsak etxean mantentzearen kontua, tradizio guztietan dago. Gaztelaniaz daraman titulua ere horixe bera da. Etxean eta norberak bere memorian gordetzea ondo dago baldin eta beste inori kalterik egin ez baldin bazaio, zeren eta besteak ere bere memoria dauka. Une horretan ezinezkoa bihurtzen da eta nik uste dut liburuan, neurri batean, horretaz hitz egiten dela.

     Anjel Lertxundi: “Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala”, Maitane Legarreta (gaztezulo.com, 2011-07-27 )

    Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da (FlickrCC,  anoldent)

    Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da (FlickrCC, anoldent)

    Atsotitz hau eta beste batzuk landu nahi badituzu, egin klik irudiaren gainean:

    atsotitzak landu

    atsotitzak landu

     
  • Maite 20:36 on 2013/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotza erori 

    eus. bihotza erori, bihozgabetu, lur jota gelditu

    gazt. caerse el alma a los pies

    fr.  s’effondrer

    port.  desabar o vir abaixo o mundo de alguém

    en.  have your heart sink

    Elhuyar eta Word Reference hiztegiak

    Azalpena:

    Lur jota gelditu, desanimatu.|| Sufrir una decepción por no corresponderse la realidad con lo que se esperaba.

    Bihotz eroria hitz on batek altxatzen. MIRANDE, J. / PEILLEN, T.
    Igela, euskaldun heterodoxoen errebista, 1962-1963

    bihotz erori (FlickrCC, Settme3)

    bihotz erori (FlickrCC, Settme3)

     
  • Maite 11:10 on 2013/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    Lana da bertute guztien ama 

    eus. Lana da bertute guztien ama

    gazt. No hay mejor lotería que el trabajo y la economía

    fr. Grand bien ne vient pas en peu d’heures

    port.  A economia é a base da prosperidade

    ital. L’economia è parente della fortuna (parc.)

    kat. No hi ha loteria com l’economia

    gal. O traballo e a economía é a mellor lotería.

    Refranero multilingüe

    Azalpena:

    Aberastasunaren gakoa lana egitean eta aurreztean dago, ez zorian.|| La esperanza de enriquecerse ha de cifrarse fundamentalmente tanto en el trabajo como en el ahorro y no en los juegos de azar.

    Adibidea:

    Zer erakusten du hiztegiak, ez badira mendez mende finkatzen joan diren biziraupenerako ikasgaiak?

    Ama: lana da bertute guztien ama.
    Apaltasun: porrotak apaltasunez onartu behar dira.
    Porrota: igande honetako porrota ez genuen merezi.

    Zer erakusten du hiztegiak, zer dakarte egunkariek egunero, ez bada bizimolde bat, amore eman eta zahartzeko eredu bat, ez bada oraindik ere nork bere buruari eman beharreko formaren adibidea. [Hortzaka,  Xabier Gantzarain (Jira, Berria.info, 2012-04-05)]

    Lana da bertute guztien ama (FlickrCC, cedec_ite)

    Lana da bertute guztien ama (FlickrCC, cedec_ite)

     
  • Maite 15:00 on 2013/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    petrinak estutu 

    eus. petrinak estutu/ diruzorroa estutu

    gazt. apretarse el cinturón

    ing. to tighten one’s belt

    fr. se serrer la ceinture

    port. apertar o cinto

    Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz [pdf] eta Word Reference hiztegia

    Intza Proiektua:

    Azalpena: larrialdi bat igaro
    Adibidea: Alperrik otsaillak petriñak estutu / Arantzazuko amak danok gorde gaitu.
    ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965) Bertso bilduma.


    Krisi garaian gaude, petrinak estutu beharko ditugu!

    petrinak estutu (FlickrCC, bark)

    petrinak estutu (FlickrCC, bark)

     
  • Maite 08:40 on 2013/12/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    zumarrari garia eskatu 

    eus. zumarrari garia eskatu / harriak harrikumerik ez izan / arrantzura larrera joan / haltzagana fruitu bila joan

    gazt. pedir peras al olmo

    ing. get blood from a stone / get blood from a turnip

    fr. demander la lune

    port. dar murro em ponta de faca

    Gaztelaniazko Esamoldeak Euskaraz eta Word Reference hiztegia

    Azalpena:

    • Ezinezkoa (edo gehiegi) eskatu.
    • Pedir algo imposible, algo que no es natural o querer exigir demasiado.

    Testuinguruan:

    Edortak ez du maila nahikorik proiektu hori gidatzeko; alferrik da zumarrari garia eskatzea.

    gari

    zumarrari garia eskatu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 22:14 on 2013/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    suharri guztiak baino bihotz gogorragoa eduki 

    eus. suharri guztiak baino bihotz gogorragoa eduki

    gazt. tener el corazón de piedra

    ing. to have a hart of stone

    fr. avoir un coeur de pierre

    port. ter um coração de pedra

    Elhuyar eta Word Reference hiztegiak

    Azalpena: Ezerk hunkitzen ez duena, bihozgabea izan. / Ser insensible.

    Testuinguruan:

    Maite zuela esaten ari zitzaion, baina Leirek erantzun ere ez zion egin. Beste behin ere erakutsi zuen gazteak suharri guztiak baino bihotz gogorragoa zuela.

    suharriak baino bihotz gogorragoa izan (Wikimedia Commons)

    suharri guztiak baino bihotz gogorragoa eduki (Wikimedia Commons)

     

     
  • Maite 20:26 on 2013/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    auzoko ateak ixtera joan 

    eus. auzoko ateak ixtera joan

    gazt. meterse en camisa de once varas

    ing. get into trouble, get into a mess

    fr. se mêler des affaires d’autrui

    port. meter-se em camisa de onze varas

    Elhuyar eta Word Reference hiztegiak

    Azalpena: Besteren aferetan sartu / Meterse en los asuntos de los demás.

    Testuinguruan:

    Izkin honetan zer egin zuten garbi nik nahi adierazi
    auzoko ate bat ixtera joanda, etxeko denak ireki.

    ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945). A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria III.

    auzoko ateak ixtera joan (FlickrCC, andrewmalone)

    auzoko ateak ixtera joan (FlickrCC, andrewmalone)

     
  • Maite 07:49 on 2013/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    amontegi(a)n ibili 

    eus. larru-jotzen ibili, txotxoka ibili

    gazt. (arrt.) hacer el amor, tener relaciones sexuales

    ing. make love

    fr. faire l’amour;

    port. fig fazer amor

    Elhuyar eta Word Reference hiztegiak

    Azalpena:

    (En la expr. amontegin ibili, con la que se alude a las relaciones sexuales). Azkue (CPV II 725) recogió en Zubieta (Navarra) la canción siguiente: “Zubietako neskatxak / amabost urtetako / Amontegin dabiltza / gallegoekin bapo”, transcribiendo la palabra con mayúscula al interpretarla como nombre de un monte. Cf. F. Ixurko PV 1972, 72: “Adiera itsusiko itza duzute hori. Ardandegi ta olakoetan bakarrik aipatzen dena. Seksu artuemanak adierazten ditu, ain zuzen. Ez duzute hor iñongo mendi izenik, Azkuerenean mayuskularekin badator ere. Berriz ere diozuet: mutilen eta arteko itzik lizunena duzute hori”; v. tbn. Satr Seksu 141. (Orotariko Euskal Hiztegian)

    Testuinguruan:

    “Zubietako neskatxak
    amabost urtetako
    Amontegin dabiltza
    gallegoekin bapo”

    Azkue (CPV II 725)

    amontegian

    amontegi(a)n ibili (Wikimedia Commons)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel