banastapean lo egin

Urduri lo egin, garrantzitsua den zerbaiten bezpera delako, normalean urtebetetzea. || Pasar la noche inquieto/a, por ser la víspera de un acontecimiento emocionante, normalmente el cumpleaños.

Azalpena:

“Oilandei gaua zela pentsarazteko jartzen zitzaien banasta. Haurrei, aldiz, urtemuga bezperan esaten zitzaien. Gauez isildu egiten ziren oilandak eta gure aitajaunak esaten zigun ganbarara igoko zela banasta bila.” (Eneko Barberena @Barberenea, Twitterren, 2015-02-02)

Orotariko Euskal Hiztegian

BANASTAPEAN LO EGIN. “Hurrengo egunean haren urtebetetzea denean zera esan ohi zaio: Zer, gaur banastapian lo ein biakozu. Ez dut jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?” Elexp Berg.

banasta (V-gip, G-nav), manasta (V-m-gip). Ref.: A (banasta, manasta); AEF 1927, 99; EAEL 142; Urkia EEs 1930, 28; Iz ArOñ (manásta, astosále); Elexp Berg.

Cesta muy pequeña” y “banasta, cesto que se lleva al hombro” A. “Se hacen unas diez variedades, distintas solamente por su tamaño: arbi-banasta, erropa-banasta, somorrostro-banasta, fruta-banasta” (V-gip)” AEF 1927, 99. “Otzara = banasta. Bedar, zimaur ta orrelakoak erabiltzeko tresna (V-gip)” Urkia EEs 1930, 28. “Manásta bat, una cesta (para nabo)” Iz ArOñ. “Asto-manastaak, los cestos” Ib. Ara emen –zion– bi banasta, berri berriak, lanerako…. Ag G 49.

banaspean lo egin (Argazkia: elconfidencial.com)

banaspean lo egin (Argazkia: elconfidencial.com)