Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da

eus. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da | Itxeko sua itxeko autsakin emandatu (Gotzon Garate, 4657)

gazt. Pájaro mal natío, el que se ensucia en el nido. | Pájaro mal nacido es el que ensucia su nido.

Atsotitzak, Gotzon Garate

Azalpena:

Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla esan nahi da; etxe barruko eztabaida eta haserreen berri kanpoan zabaldu gabe. Konparazio baten bidez adierazten digu hori esaera zahar honek. (barnetegiak.net)|| Se dice contra el que habla mal de los suyos, de su familia, especialmente de sus padres y hermanos. No es de agrado la persona que no respeta a la familia en la que se crió y anda aventando las miserias que todos tenemos, sin duda, pero que a nadie nos gusta oír ni saber que las van contando. (hombrerefranero.blogspot.com)

Testuinguruan:

– Esaera zaharra da: “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da”. Suari hautsa botatzen saiatu zara liburu honekin?

– Ez, hain justu horren kontrako jardunean aritu naiz. Etxeko suaren istorio hori, etxeko lotsak etxean mantentzearen kontua, tradizio guztietan dago. Gaztelaniaz daraman titulua ere horixe bera da. Etxean eta norberak bere memorian gordetzea ondo dago baldin eta beste inori kalterik egin ez baldin bazaio, zeren eta besteak ere bere memoria dauka. Une horretan ezinezkoa bihurtzen da eta nik uste dut liburuan, neurri batean, horretaz hitz egiten dela.

 Anjel Lertxundi: “Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala”, Maitane Legarreta (gaztezulo.com, 2011-07-27 )

Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da (FlickrCC,  anoldent)

Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da (FlickrCC, anoldent)

Atsotitz hau eta beste batzuk landu nahi badituzu, egin klik irudiaren gainean:

atsotitzak landu

atsotitzak landu